Pernando Amezketarra sariketa

Pernando Amezketarra bertso sariketako lehen kanporaketa, Asteasun

Ataria 2016ko martxoaren 29a

Apirilaren 8an abiatuko da Pernando Amezketarra bertso sariketaren lehen edizioa. Bi kanporaketetako lehena Asteasun jokatuko da.

Asteasuko Iturriondo jatetxean jokatuko da kanporaketa hori, afalostean. Oñatiko eta Erniarraizko taldeak ariko dira bertan.

Afarirako txartelak Iturriondon egongo dira salgai 22 euroren truke. Bertaratu ezin duenak, sarrerak erreserbatu ahal izango ditu harituz.bzt@gmail.com helbidera idatziz edo 628 912 230 telefonora jota. Apirilaren 7a baino lehen hartu beharko dira txartelak.

Afaria 21:00ean izango da eta afalosteko saioa irekia izango da, afaltzera etorri ez diren baina saioa entzun nahi dutenentzat ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!