Iurreamendi egoitzarako garraio publikoko zerbitzuaren mozketa

Erabiltzailearen aurpegia Iurreamendiko senideak 2025eko irailaren 11

Berriro ere, adinekoei ibilbidearen amaieran lagundu nahi diegun gizartearen sektore honetako partaideok hitza hartu behar dugu erakundeek beren erabakiekin ikusezin bihurtzen gaituztenean.

Udalak Iurreamendi egoitzaren sarreran autobus geralekua kentzeko hartutako erabakiak zentzugabe (arrazoitik, zentzutik edo komenigarritasunetik kanpo egina) hitzean pentsarazten digu. Absurdoa da egungo ibilbidea kentzeko aitzakia gisa sarrerako malda jartzea, eta, horrek, hurrengo aldaketa zein izango den pentsarazten digu: Asuncion klinika? Aldez aurretik, zerbitzua urria zelakoan –egunean bi aldiz eta soilik lanegunetan– kexatu izan garenez, astakeri bat iruditzen zaigu, erabiltzaile gehienentzat, bai egoiliarrentzat, bai egunero erabiltzen duten senide eta lagunentzat ere, behar bat izanik, orain zerbitzua kentzea.

Erabat ulergaitza da erabaki hori zerbitzua hobetzeko argudioarekin hartzea. Norentzat? Hobekuntza-zerrenda horretan, jakina, ez daude egungo erabiltzaileen interesak, gehienek 65 urte baino gehiago baitituzte. Gaur egun, zerbitzu hori, bere egungo ibilbidearekin, aukera publiko bakarra da herriarekiko eta herritarrekiko harremana mantendu ahal izateko. Erabakiaren erantzuleak pentsatu al du gurpildun aulki bati bultza egitearen sakrifizioan, eta narriadura fisikoak dituzten pertsonek aldapak igotzeko edo jaisteko dituzten arriskuetan?

Gure adinekoek egunero jasaten dituzten baldintzekin –bakardadea, pribatizatutako eta moztutako zerbitzuak, bero boladetara egokitu gabeko instalazioak...– arazo nahikoa ez, eta orain, garraio publikoaren zerbitzu urria murrizten digute. Mesedez, hausnarketa egin.

IURREAMENDIKO SENIDEAK
Tolosa

Erlazionatuak

Aldaketa ia guztiak, ongi etorriak

Josu Artutxa Dorronsoro 2025 ira 11 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!