gutuna

Gatazka luzatzen, eta kaltetuak tartean

Erabiltzailearen aurpegia Lierni Balerdi 2024ko urriaren 14a

Albizturko sei familiatako 19 kidek, oraindik, zuntzik eta telefono finkoaren linearik gabe jarraitzen dugu.

Irailaren 15ean herriko etxejabe batek bere baserrian urte asko zeramatzaten kableak moztu ondoren, zuntzik eta telefono zerbitzurik gabe geratu ginen sei familia.

Lau aste igaro dira eta elkarte batzuen ezin lagundua jaso da. Movistar eta udalarekin elkartu ondoren, beharrik handiena zuen familia bati zerbitzua berrezartzea lortu da. Dena dela, beste sei familietako kideak ustezko irtenbidea bilatzen saiatu bagara ere, oraindik, luze joko duelakoan gaude.

Benetan gaitzesten dugu kaltea egin zutenek duten jarrera eta konponbidea aurkitzeko duten borondate eza. Garbi dagoena da udaletxea presionatzeko tartean kaltetuok harrapatu gaituela.

Lierni Balerdi eta beste sei kaltetu

Erlazionatuak

Zuntzaren kaltetuak, noraezean

Erabiltzailearen aurpegia Lierni Balerdi 2024 ira 26 Albiztur

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!