gutuna

Zuntzaren kaltetuak, noraezean

Erabiltzailearen aurpegia Lierni Balerdi 2024ko irailaren 26a

Albizturko zazpi herritar gaude kaltetuak bizilagun batek bere etxetik pasatzen diren telefono kableak moztu dituelako.

Albizturko etxejabe batek bere baserrian denbora askoan egon diren zazpi herritarren zazpi telefonia kable moztu zituen, traba egiten zuten aitzakiarekin, herritar hauek telefono eta zuntz zerbitzurik gabe utziz.

Gaurko egunez, hamar egun pasa ondoren, kaltetuok zerbitzurik gabe jarraitzen dugu eta, ez Movistarrek eta ez beste inork (Ararteko, kontsumobide...), ez digute konponbiderik aurkitzen.

Jabeen helburua da udala eta Movistar presionatzea, kableak hortik kentzeko. Bitartean gu gatazkaren erdian aurkitzen gara noraezean eta inongo babesik gabe.

Kaltetuok Movistarren intzidentzia mordoa ireki ditugu, baina itxi egiten dizkigute jabeak kableak hortik pasatzerik nahi ez duelako.

Arazo honen aurrean jada ez dakigu nora jo.

Lierni Balerdi eta beste sei kaltetu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!