Gutuna

Ia konturatu gabe, 15 urte pasa dira

Erabiltzailearen aurpegia Remi Gogoan herri ekimena 2024ko uztailaren 18a

Remi Gogoan herri ekimenak uztailaren 31n egingo den ekitaldira gonbidatu ditu herritarrak.

Ia konturatu gabe 15 urte pasa dira, baina 2009ko uztailaren 31n gertatu zena oso presente daukagu.

Ertzaintzaren presio eta probokazioek Remiri bihotza leherrarazi zioten.

Oraindik inork ez du azalpenik eman. Inork ez du ardura bere gain hartu, festa gunera ertzainak bidaltzeagatik eta izan zuten jokabideagatik.

Hortaz, egia, justizia, errekonozimendua eta erreparazioa exijitzen jarraitzen dugu, Remiri zor zaion aitortza egiteko.

Gainera, aurten indarkeria polizialak herriko beste gazte bat zauritu izanak gure haserrea areagotu du. Bada gauzak aldatzeko garaia!

Urtero moduan, uztailaren 31n, Remiren omenez jarritako harri ondoan elkartuko gara, iluntzeko 20:00etan. Herritar denak gurekin izatera gonbidatzen zaituztegu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!