Santioak: zortzi eguneko jai egitaraua

Ataria 2024ko uztailaren 16a

Irrika aisialdi taldeak botako duen suziriarekin eta erroskilaren igoerarekin abiatuko dira festak Santio bezperan eta Saninazio egunera arte iraungo dute.

Egitaraua

  • Uztailak 24, asteazkena
      • Santio bezpera
    • 18:00. Erroskillaren igoera.
    • 18:00. Txupinazoa, Erreboteko plazan, Irrika Aisialdi Elkartearen eskutik, Iraunkorrak txarangak alaituta.
    • 18:15. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Iraunkorrak txarangak alaituta.
    • 19:30. Helduen futbitoko finalak, Erreboteko plazan.
    • 21:30. Herri afaria, Erreboteko plazan. (Eguraldi txarra eginez gero, Txerminen).
    • 23:00. Danborrada, Onddo Gazte Asanbladaren eskutik, Iraunkorrak txarangak alaituta. Satorratik abiatuko da.
    • 00:30. Dantzaldia, Gabezin taldearen eskutik, Erreboteko plazan.
    • 01:00. Gazte garaiak oroituz, 40 urtetik gorakoentzat DJ emanaldia, 
  • Uztailak 25, osteguna
      • Santio eguna
    • 09:00. Diana Loatzo musika eskolako txistu taldearen eskutik.
    • 10:30. Korporazioaren bisita Santiago egoitzara.
    • 10:30. XLII. Herri krosa haurrentzat, Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazatik abiatuta.
    • 11:30. XLII. Herri krosa helduentzat, Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazatik abiatuta.
    • 11:00. OtsabiFest sortzaile gunea egun osoan zehar: artisau postuak, tailerrak, musika, janaria...
    • 12:00. Loatzo musika eskolako bandaren kontzertua, Erreboteko plazan (eguraldi txarra eginez gero, Gurea antzokian).
    • 13:30. Soka dantza, Oinkari dantza taldearen eskutik Erreboteko plazan.  (Eguraldi txarra eginez gero, Villabonako udal pilotalekuan).
    • 14:00. Lehiaketen sari banaketa: Atari Bizi eta jai egitarauaren azala Erreboteko plazan.
    • 17:00. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira Loatzo musika eskolako trikitilari taldearen eskutik.
    • 18:00. Sokamuturra Erreboteko plazan Tolosako Dultzaineroek alaituta. Ganadutegia: Mutrikuko Arno.
    • 19:30. Eresargi abesbatzaren kontzertua Gurea antzokian.
    • 23:00. Psychoclown, gaueko perkusio emanaldi ibiltaria Erreboteko plazan hasita.
  • Uztailak 26, ostirala
      • Santana eguna
    • 09:00. Diana Tolosako Dultzaineroek alaituta.
    • 11:30. Konpartsa herrikoia (80ko hamarkadako mobida), Zunbeltz kale antzerki elkartearen eskutik, Txerminetik abiatuta.
    • 14:30. Konpartsaren bazkaria Amalur plazan (eguraldi txarra eginez gero Berdura plazan).
    • 17:00. Haur eta nerabeen parkea Arroako plazan.
    • 18:00. Konpartsa herrikoiaren kalejira, Gauerdi txarangak alaituta.
    • 19:30. Txekor jatea eta sagardo dastaketa, Zunbeltz elkartearen eskutik Txerminen.
    • 20:00. Kontzertua Erreboteko plazan: Matraka, 80ko hamarkadako bertsioak.
    • 22:00. Kontzertua: Hasta la Polla, La Polla Records taldearen bertsioak.
  • Uztailak 27, larunbata
      • Erromeri eguna
    • 10:00. Xake jokoa helduentzat XXXVII. Santio txapelketa. JM Ezkai memoriala Txistulari plazan, Villabona Xake joku elkartearen eskutik.
    • 11:00. Santiotan Kantari kantujira Villabonako udal pilotalekutik abiatuta.
    • 11:30. Halterofilia, Erreboteko plazan. XI. Santio saria, Denok Danena Halterofilia taldearen eskutik. Eguraldi txarra eginez gero Olaederra kiroldegian.
    • 16:30. Xake jokoa haurrentzat, Txistulari plazan. Sub14 txapelketa, Billabona Xake elkartearen eskutik Txistulari plazan.
    • 18:00. Erromeri eguna: Sagardo eta pintxo dastaketa plazan.Hegaluzea parrillan.
    • 18:15. Santiotan Kantari kantu jiraren emanaldia, Erreboteko plazan. (Eguraldi txarra eginez gero Txerminen).
    • 19:00. Trikitilariak: Irma eta Jokin, Erreboteko plazan.
    • 22:30. Bertsolariak Txerminen. Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Jexux Mari Irazu, Millan Telleria, Sebastian LIzaso eta Unai Iturriaga. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
    • 00:00. Kontzertua: Tapia eta Leturia.
    • Jarraian. Larrain dantza herrikoia, Hernaniko Dultzaineroen eskutik. Erromeria: Malkogarriyak taldea.
  • Uztailak 28, igandea
      • Gazteen eguna
    • 09:00. Diana, Loatzo musika eskolako txistu taldearen eskutik.
    • 12:00. Sokamuturra,  Erreboteko plazan. Tolosako Dultzaineroek alaituta. Ganadutegia: Zestoako Albara.
    • 14:30. Gazteen bazkaria Onddo Gazte Asanbladaren eskutik Txerminen.
    • 16:00. Helduen bola tiraldia Olaederrako bolatokia, Behar Zana elkarteko Bola taldearen eskutik.
    • 17:00. Pilota. Nagusi mailako finalak Behar Zana pilota elkartearen eskutik udal pilotalekuan.
    • 17:30. Gazteen DJ emanaldi ibiltaria Fresa Morangorekin Errebote plazatik abiatuta.
    • 23:00. Gazteen DJ Saioa, DJ Euzkolabelekin, Erreboteko plazan. 
  • Uztailak 29, astelehena
      • Jubilatuen eguna
    • 10:00. Toka txapelketa Salbadora jubilatuen elkartearen eskutik, Olaederra kiroldegi ondoan. 
    • 10:00. Haurren pilota ekintza (6-14 urte). Behar Zana pilota elkartearen eskutik udal pilotalekuan.
    • 11:00. Jubilatuen eta kultur ikastaroetako eskulanen eta margoen erakusketa, Berdura plazan.
    • 14:00. Jubilatuen bazkaria eta ondoren dantza Txerminen.
    • 16:00. Haur eta gaztetxoen bola tiraldia Olaederrako bolatokian Behar Zana elkarteko Bola taldearen eskutik.
    • 18:00. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira Erreboteko plazatik.
    • 18:00. Pilota. Frontenisa banaka eta eskuz binakako txapelketa herrikoia Olaederrako pilotalekuan, Behar Zana pilota elkartearen eskutik.
  • Uztailak 30, asteartea
      • Kuadrillen eguna
    • 14:30. Kuadrillen bazkaria Etxeondo parkean
    • 17:15. Kuadrillen kalejira Gauerdi txarangarekin.
    • 20:15. Dantzaldia Laket taldearen eskutik Erreboteko plazan.
    • 21:30. Kafe eta likore dastaketa musikarekin jubilatuentzat jubilatu biltokian.
    • 00:00. Zezen suzkoa plazan.
    • 00:15. Dantzaldia Laket taldearen eskutik Erreboteko plazan.
  • Uztailak 31, asteazkena
      • San Ignazio eguna
    • 09:00. Diana Tolosako Dultzaineroek alaituta.
    • 10:00. Ur parkea Malkar plazan: Txirrista pirata txikientzat, txalupak, apar festa eta txirrista erraldoia.
    • 11:00. Errebotea: Villabona-Hazparne 95. norgehiagoka, Behar Zana pilota elkartearen eskutik.
    • 12:30. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira Malkar plazatik abiatuta. Loatzo musika eskolako txistu taldearekin.
    • 13:00. Eresargi gazte abesbatzaren kontzertua Berdura plazan.
    • 18:00. Sokamuturra Erreboteko plazan Tolosako Dultzaineroek alaituta. Ganadutegia: Debako Markes de Saka.
    • 20:00. Remiri XV. urteurreneko omenaldia Remi Gogoan ekimenaren eskutik, Remi Ayestaran pasealekuan.
    • 20:30. Rock emanaldi ibiltaria Rockalean taldearen eskutik Erreboteko plazatik abiatuta.
    • 23:00. Erroskillaren kalejira Lasko txarangak alaituta eta erroskillaren erretzea Erreboteko plazan.
    • Jarraian. Santioetako irudien proiekzioa Erreboteko plazan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!