Gutuna

Eraso matxista

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Agustin Arrieta, Tolosa 2022ko martxoaren 1a

Tolosako inauteriak bide onetik zihoazen, jai giro positiboarekin, baina inauterietako igande gauean salaketek eta 18 urteko neska bat bortxatu izanak zipriztindu dituzte jai horiek.

Errealitate krudel eta lotsagarria da, geografiako beste toki batzuetan ere gertatzen dena, eta azken aurrenekoa Barakaldon. Beti bezala biktima asko geratzen dira bidean. Errealitate horri matxismoa deitzen zaio eta erabateko kondena behar du.

Zorionez, elkarretaratze eta salaketa publikoek oihartzun sozial handiagoa izaten dute. Beharrezkoak dira. Kontzientzia indibidual eta ezkututik gertakari salagarri horiek kondenatzeko kontzientzia kolektibora igarotzen ari gara. Garrantzitsua da itxaropena ez galtzea.

Ezin ditugu ontzat eman ekintza bidegabeak, iraingarriak, zakarrak eta hiltzaileak ere. Berdintasunerako hezkuntzarekin jarraitu beharko dugu, baita emakumeen aurkako indarkeriaren basakeriaren errepikapenarekin ere. Egia da gauzak aldatzen ari direla, jende askok aurreko edo aspaldiko haiek bezalakoak ez izateko borondatea jartzen duela, baina oraindik asko dago egiteko.

Joxe Agustin Arrieta, Tolosa

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!