Zuzendaria aldatuta, «inflexio puntu bat» izango du Titirijaik

Erabiltzailearen aurpegia Unai Zubeldia 2022ko azaroaren 18a

Bihar hasiko da Tolosako txotxongiloen jaialdia, eta herria txotxongiloz beteko da azaroaren 27ra arte. Juanjo Herrero eta Estitxu Zaldua dira Topic zentroko zuzendari berriak.

«Urduri» dator aurtengo Titirijai jaialdia, «ziurtasunik gabe, baina itxaropentsu». COVID-19aren ondorengoa izateak bihurtu du «berri», baina baita uztailean Topic Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroan izan zuten zuzendari aldaketak ere. Idoia Otegiri eta Xabier Ormazabali lekukoa hartuta, Juanjo Herrero kataluniarra eta Estitxu Zaldua beasaindarra dira zentroko zuzendari berriak. «Berrogei urteko esperientzia dauka Tolosako txotxongiloen jaialdiak, baina lehenengoa izango da guretzat. Beraz, oso edizio berezia izango da, inflexio puntu bat izango delako denontzat». Bihar hasi eta azaroaren 27ra arte egingo dute Tolosako Titirijai jaialdia, eta hurrengo bederatzi egunetan 30 ekitaldi baino gehiago izango dira herriko hainbat gunetan.

«Aurtengo programazioa erdi lotuta jaso dugu», aitortu du Herrerok. «Guk itxi ditugu kontratuak konpainiaren batzuekin, baina martxan doan tren batera igo gara, nolabait esatearren. Beraz, hurrengo urteetan nabarituko da hobeto gure ekarpena». Zaldua eta biak «ilusioz gainezka» iritsi dira Topiceko zuzendari kargura. «Aurretik ere ezagutzen genuen bai Topic eta bai Titirijai jaialdia, gonbidatu gisa etorri izan ginelako urteren batean. Baina barrunbeak ezagutzen ari gara orain, eta harrigarria da zenbateko lana egiten den Topic zentroan urte osoan».

Bi zuzendari berriek ez dute egin nahi «aldaketa drastikorik», baina etorkizun hurbilean «findu» egin nahi dute Topicen eta Titirijairen eskaintza. «Gipuzkoako eskoletako haurrei beste eskaintza bat egin nahi diegu Titirijain; urte asko daramatzate gurera etorriz, baina pedagogia lan handiagoa egin nahi dugu neska-mutilekin».

Jarraitu irakurtzen hemen.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!