Galtzaundiko emakumeon adierazpena

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2019ko martxoaren 7a

Ezaugarri partikularrak dituen pertsonez osatuta dago gizartea. Ezaugarri bakoitza da garrantzitsua, beste edozein baino gehiago edo gutxiago izan gabe. Partikulartasun horretatik bizitzeak eta bestearena errespetatzeak egiten gaitu gizatiar. Denok dugu zer esan, eman eta jasotzeko eskubidea.

Errealitatea ordea bestelakoa da, ezaugarri sozial, politiko eta kulturalek baldintzatu eta mailakatu egiten baitute pertsonen arteko harremana: izan lan harremanak, sozialak eta familia artekoak. Martxoaren 8ko greba feministen egun honetan, euskalgintzak ere, feminismoekin batera, oinarrizko eskubideen aldeko aldarria egiten du: euskal hiztuna eta emakumea menpeko egoeran baitaude.

Gizarte osoaren barne arazoa da. Horregatik, aliantzak batu eta era kolektiboan lan egiteko ardura dugu. Feminismoak eta euskaltzaletasunak biak batera, harantzago pentsatzeko gaitasuna ematen digute, jasaten ditugun menderakuntza faktore guztiak indargabetu, guretasun horretan ahaldundu eta elkarrekin berdintasunean eraikitako gizartea sortzen jarraitu dezagun. Beraz, Galtzaundiko Euskara Taldeko eta Galtzaundi tabernako lan-taldea osatzen dugun emakumeok ere bat egingo dugu martxoaren 8ko greba feministarekin eta Tolosaldean deitutako mobilizazioetan parte hartuko dugu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!