M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2019

Greba feministaren harira, egitarauak osatu dituzte

Tolosaldeko Ataria 2019ko mar. 6a, 13:00

Eskualdeko hainbat herritan modu ezberdinean bizituko dute Emakumeen Nazioarteko Eguna; Tolosako manifestazioarekin bat egin dute gehienek.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Mugimendu Feministatik eta udaletatik egitarauak osatu dituzte eskualdeko hainbat herritarako.

Tolosaldea mailako hitzordu nagusia Martxoaren 8an egingo dute, 12:00etan abiatuko baita manifestazioa Trianguloa plazatik. Korreo kalea, Gorriti plaza, Rondilla kalea, San Frantzisko pasealekua, Foruen etorbidea, Nafarroa etorbidea eta Zumalakarregi pasealekua gurutzatu ostean, hasitako toki berean amaituko dute. Aurrez, kotxe karabanak abiatuko dira hiru azpieskualdetatik, eta Tolosan barrena buelta bat emango dute.

Inguruko herrietako emakumeek mobilizazio horrekin egingo dute bat, baina izango da besterik. Aiztondoko bailaran azpieskualdeko mobilizazioa egingo baitute ordu berean: Villabona eta Zizurkilen manifestazioa egingo dute eta Asteasun, berriz, elkarretaratzea.

EGITARAUAK

ABALTZISKETA

Martxoak 8
14:00. Bazkaria Abaltzisketako Ostatuan.

AIZTONDO BAILARA

Martxoak 8
00:00. Egunaren hasiera. Zizurkil-Villabonako oinezkoen zubian eta Larraulen pintxo pote zaratatsua.
08:30. Kotxe karabana. Ibilbidea: Lamitegiko aparkalekuan, Olentzoko bidegurutzetik Zizurkil gora, Aduna, Zizurkilgo Joxe Arregi plaza, Zubimuxu zubia, Txermin, kiroldegia, Larreako biribilgunea, gasolindegia, Irurako sarrera (9:45), Tolosako Usabal kiroldegia.
12:00. Mobilizazioak. Villabona-Zizurkil manifestazioa Malkar plazatik; eta Asteasun, elkarretaratzea.
14:00. Bazkaria Zizurkilen Joxe Arregi plazan, norberak emanda.
19:00. Manifestazioa Donostian. Egiako zutabean joango dira Antiguotik abiatuko den manifestaziora.
22:30. Akelarrea malkar plazan.

ALKIZA

Martxoak 6
19:00. Coria eta Itsasoa filma, Fagus Alkizan.

Martxoak 9
17:30. Mural morea margotuko dute auzolanean.
19:00. Bertso poteoa Oihana Iguaran eta Maialen Akizu bertsolariekin.
20:30. Afaria Ostatuan. Txartelak Ostatuan eta liburutegian daude salgai, 25 euroren truke. Erosteko azken eguna, bihar izango da.

Martxoak 15
17:15. Berdintasunean oinarritutako ipuin kontaketa, Mertxe Aizpurura kontalariaren eskutik. (Hurrengo hilabeteetan beste bi saio ere izango dira).

ANOETA

Martxoak 8
08:45. Kalejira plazatik ikastolara.
10:00. Kotxe karabana Tolosara.
12:00. Manifestazioa Tolosan.
14:00. Bazkari autogestionatua emakumeentzat. Ondoren, dinamika eta tertulia.
19:00. Manifestazioa.
21:00. Afari autogestionatua, emakume zein gizonentzat.

BELAUNTZA

Martxoak 8
20:30. Emakumeen afaria Benta jatetxean. Apuntatzeko azken eguna, martxoaren 1ean.

BERASTEGI

Martxoak 7
18:00. "Mikromatxismoak eta indarkeria sinbolikoa" hitzaldia, erabilera anitzeko gelan.

Martxoak 8
9:30. Kotxe karabana abiatuko da plazatik Usabal kiroldegira.
12:00. Manifestazioa Tolosan.
18:00. Elkarretaratze musikatua.
21:00. Afaria erabilera anitzeko gelan. Izena emateko aukera martxoaren 3ra bitarte. Jarraian, DJ Txoko.

Martxoak 10
17:00. Ipuin kontaketa Ines Bengoaren eskutik: Zer daramagu emakumeok poltsoan?

BIDANIA-GOIATZ

Martxoak 8
20:00. Elkarretaratze zaratatsua Bidaniko frontoi aurrean.
21:00. Afaria bertsolariekin Sayaz elkartean, 25 euroren truke. Izena emateko epea bihar arte.

IBARRA

Martxoak 7
23:45. Emakumeok plazara!

Martxoak 8

09:30. Kotxe karabana Berastegitik. Ibarran batu egingo dira.
11:30. Jende katea plazatik Tolosara.
12:00. Manifestazioa Tolosan.
19:00. Manifestazioa Ibarrako plazatik abiatuta.
20:30. Kantu-afaria Xeplan, 12 euroren truke. Afarirako txartelak salgai: Zubiaurre, Goxbi eta Danon Txokoan.

ORENDAIN

Martxoak 9
Goizean. Adineko emakumeei esker omenaldia. Jarraian, dantzak.
Eguerdian. Emakumeen herri bazkaria.
Arratsaldean. Mahai ingurua: Emakumea eta Baserria.

TOLOSA

Martxoak 7
17:00. Martxoak 8ari buruzko dinamika, Topaguneak antolatuta, Gazte Topagunean. 12-17 urtekoentzat.

Martxoak 8
00:00. Batukadarekin martxa Triangulotik. Beltzez jantzita eta osagarri moreak soinean bertaratzera deitu dituzte emakumeak.
10:45. Kotxe karabanak elkartuko dira Usabalen, Tolosari buelta bat emateko.
12:00. Eskualdeko manifestazioa Triangulotik abiatuta.
14:00. Bazkari autogestionatua Zerkausian.
18:00. Sabel dantza emanaldia Trianguloa plazan.
18:30. Clown saioa Trianguloan.
19:00. Mobilizazioa Trianguloa plazatik abiatuta, Alde Zaharrean barrena.
Ondoren. Afari-merienda autogestionatua Zerkausian.
00:00. Greba feministaren amaiera.

ZIZURKIL

Martxoak 6

Arratsaldean. Pintxo pote feminista izango da plazan.

Martxoak 7

19:00. Zinegoak, Bilboko 16. GayLesboTrans Nazioarteko Zinema eta Arte eszenikoen jaialdiko lan hoberenen sorta emango dute Plazida Otañoko gela balioanitzean.

Martxoak 8

08:00. Greba feministari hasiera emango zaio Zizurkil-Villabonako oinezko zubian.

08:30. Kotxe karabana. Villabonako kamioien aparkalekutik abiatuta.

11:00. Kotxe karabana Tolosara iritsiko da.

12:00. Zizurkil-Villabona manifa.

Ondoren. Aiztondoko emakumeen bazkaria Zizurkilen. Norberak bere bazkaria eramanez.

19:00. Denak Donostiako manifestaziora.

Martxoak 12

19:00. Iriarte kultur etxean emakume zirkulua sortzeko bilera. Alaitz Garmendiak gidatuko du saioa eta elebitan izango da.

Martxoak 14

19:00. Izaro Lasaren La vida nos llama liburuaren aurkezpena, Plazida Otaño liburutegiko balio anitzeko gelan.

LARRAUL

Martxoak 7
15:30. Liburutegian irakurketa partekatua eta merendola.
20:00. Kazerolada ibiltaria

Martxoak 9
14:00. Bazkaria ostatuan.
18:30. "Sexijentziak" antzezlana balio anitzeko aretoan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!