Tolosaldean Euskaraldia ordezkatuko duen hamaikakoaren aurkezpena, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2018ko irailaren 17a

Villabonako hamaikakoaren aurkezpena, uztailean

Euskaraldian parte hartzeko izen ematea ostegunean zabaldu zen Euskal Herri osoan. Tolosaldeko hamaikakoa bihar aurkeztuko dugu.

Tolosaldean, ekimena ezagutarazi eta zabaltzeko hainbat egitasmo ditugu esku artean eta aste honetan, Tolosaldean Euskaraldia ordezkatuko duen hamaikakoa aurkeztuko dugu. Aurkezpen irekia bihar izango da, 16:00etan, Tolosako Euskal Pizkundea plazan (Aranburu jauregiaren ondoan).

Eguna: irailak 18, asteartea.

Ordua: 16:00

Lekua: Euskal Pizkundea plaza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!