Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekainaren 14ean Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko da Tolosan. Festak eta euskararen aldeko aldarrikapenak bat egingo dute. Ekimen ugari izango dira ondoko asteetan nahiz egunean bertan. Egunean bertan, esaterako, kalejira, kantua, bazkaria, ane eta piratak,... izango dira. Halaber, euskararen aldeko flashmob-a dantzatu asmo ere bada.
Datorren ostiralean, hilak 23, 20:15ean, Tolosako kultur etxeko Topagunea aretoan (lehen solairuan) dantza ikasteko entsegua egingo da. Amaia Pagola eta Ainhoa Agirrezabala arduratu dira koreografia egiteaz eta ostiralean erakutsiko digute nola dantzatu. Gure nahia, zuetariko nork edo nork (animatzen zareten guztiok) dantza ikasi eta taldekideei erakustea da, ekainaren 14ean, eguerdian, denok elkarrekin dantzatzeko asmoz. Animatuko gara, ezta? AUPA!
Ekitaldia: Udalerri Euskaldunen Eguneko flashmob-aren dantza ikasteko entsegua
Eguna: Maiatzak 23, ostirala
Ordua: 20:15
Non: Tolosako kultur etxeko Topagunean, lehen solairuan
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?