Ez dugu inolaz ere alkatearen erantzun edo agindua ulertzen. Nola da posible Korrika bezalako euskararen aldeko ekimen erraldoi eta anitzaren kartel eta plastikoak zentsuratu nahi izatea?
Badirudi egungo udal agintariak, Billabona, Euskal Herri osoan Korrikako propagandarik gabeko herri bakarra izatea nahi duela. Benetan lotsagarria.
Gainera ostiral gauean, udaleko agintariek inolako erreparorik gabe Korrikako lekukoa eramango dute. Lehenik propaganda jartzea galarazi edo zentsura ezarri, eta ondoren lekukoarekin korrika atera? Azalpen logikorik ez duen kontraesan galanta iruditzen zaigu.
Amasa billabonatar guztion ordezkari nagusia izanik, Maite Izagirre alkateari azalpenak ematea eskatzen diogu.
Mozalik ez! zentsurarik ez!