Badatoz Inauteriak 2016!

Gutuna: Inauterietako kartel ofiziala eta berdintasuna

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Bilgune Feminista eta ahALGARA Moreak Batukada feminista 2016ko urtarrilaren 27a

Aurtengo inauterietako «kartel ofizialaren» harira gogoeta bat egin nahi genuke:

Perspektiba, kolore zein konposizioan bikaina dela iruditzen zaigu, baina bada asko kezkatu gaituen faktore bat, ez ditu gizon eta emakumeon arteko parekidetasun irizpideak betetzen.

Kartelean irudikatzen den «Berdura plazan» ez da emakumeontzako lekurik gelditu, ihaute festa, gizonen eskutik datorkigularik bakarrik.

Jakin badakigu Tomas Hernandez Mendizabal artistak urtero oparitzen diola Tolosako Udalari inaute kartelaren diseinua bere irizpide librean inspiratua, horrek ez ditu Udal arduradunak bere erantzukizunetatik libratzen eta kartel honen mezuan eta moduan erreparatzea eskatzen diegu.

Bada betaurreko MOREAK janzteko garaia!!

Ihaute koloretsu, alai eta parekide batzuen alde

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!