'Lehoikumea', haur euskaldun erbesteratuen ikur

Erabiltzailearen aurpegia Odile Bourguignon Goñi 2026ko maiatzaren 20a

Carmen Elvira eta Juan Kruz Igerabide, atzo, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU

Preverten Lehoikumea Orixek euskaratu zuen lehenengoz, baina Juan Kruz Igerabide adunarrak «manipulatua» zegoela igarri zuen, eta berriro ere itzuli du, jatorrizko idazleari leialago. Orixeren bertsioa ezinbestekoa izan zen haur euskaldunak alfabetatzeko.

Eskuetan «harribitxi» bat zutela aurkeztu dute Jacques Prevert idazlearen eta Camilla Koffler Ylla argazkilariaren Lehoikumea liburua. Izan ere, ez da euskarara itzultzen den lehen aldia: Nikolas Ormaetxea Orixe-k itzuli zuen lehenengoz, eta Parisen argitaratu, 1948an, Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean. Lana erbesteko Eusko Gobernuak enkargatu zion, atzerrira ihes egindako haurrek irakurketa testutzat erabil zezaten. Orduko horrek Leoi-kumea zeraman izenburutzat, eta aurkezpenera bertaratu den batek atera du itzalpetik, besoa jendearen artetik luzatuta. Oraingoan Juan Kruz Igerabidek (Aduna, 1956) euskaratu du, baina Orixerena ere irakur daiteke liburuaren azken orrian dagoen QR baten bidez. Carmen Elvira Pamielako kideak azaldu du Manuela Rodriguez Kalandrakako kideak «ezustean» izan zuela Orixeren liburuaren berri, eta «editore lanean aritu beharrean, detektibe» lanetan aritu dela, hariari tira eta tira, Preverten liburu originala eta Orixeren bertsioa eskuetan izan arte. Kalandrakak gazteleraz, katalanez eta galizieraz argitaratu du, eta Pamielak, euskaraz. Irakurgai egongo da Gipuzkoako udal liburutegi guztietan, baita hainbat eskolatan ere. 

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!