Elkarrizketa

«Nahiago dut pixka bat estrabagantea izatea, 'petit bourgeois' izatea baino»

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Astiz 2025eko urriaren 27a

Ibilbide hasierako kutsu abangoardista berreskuratu du Atxagak 'Enarak' nobela idazteko. Aingeru baten ikuspegitik kontatuta egon arren, egilearen unibertsoa biltzen du lanak, eta garden erakusten ditu sortzailearen hainbat zauri pertsonal ere.

«Honaino iritsi naizela esan beharko dut: Ecce homo». Justu datorren urtean beteko dira 50 urte bere lehen liburua argitaratu zuenetik (Ziutateaz), eta, euskal literaturari eskainitako bizialdi oso baten ostean, bere ibilbidearen azken puntuaren biran dabil orain Bernardo Atxaga idazlea (Asteasu, 1951). 2019an ere despedida kutsu argiarekin aurkeztu zuen Hilobiak eta etxeak eleberria (Pamiela), bere azken nobela izango zela esanez. Ez da hala izan, ordea, eta justu egunotan iritsi da liburu dendetara Enarak (Pamiela). Eleberri bat. Bere ibilbideko 11. nobela du, zehazki, baina baita jatorrirako itzulera moduko bat ere. Atxagak azken eleberrietan egin baino nabarmenago azaltzen baitu bertan kontaera eta narratzaile ezohikoekiko beti izan duen zaletasuna. Uzariel izeneko aingerua da liburuko narratzaile nagusia, eta haren begiradaren bidez helduko zaizkio irakurleari liburua ardazten duten hiru hileten eta bertan bildutakoen nondik norako guztiak. Baina oskola erabat fantastikoa izanik ere, errealista da liburuaren mamia. Urriaren 31n aurkeztuko dute ofizialki Bilboko Arte Ederren Museoan, baina, horren aurretik, liburuaz patxadaz aritzeko aukera eman dio idazleak BERRIAri, eta justu ordubeteko solasaldia amaitutakoan onartu du, maskara jolas horiekin guztiekin ere, haren fantasia guztia gorabehera, eta suspense nobelen mekanismoez baliatu eta aldi berean trufatu den arren, balitekeela hau izatea bere nortasuna argien agertzen duen lana ere. Berak latinismoa baliatuz azaldu bezala, hau da Bernardo Atxaga.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Erlazionatuak

Enarak

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2025 urr 27 Asteasu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!