Liburu aurrerapena

Enarak

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2025eko urriaren 27a

'Enarak' liburuaren azala.

Bernardo Atxagak 'Enarak' eleberria aurkeztuko du egunotan (Pamiela). Urtainen hiletarekin abiatzen da kontakizuna, eta beste bi hiletak osatzen dute lana. Lehen kapituluaren hasiera da hau.

Mendi bazter bateko kanposantura bidali gintuzten Jose Manuel Ibar Azpiazu izaki materialaren ehorzketa zelatatzera. Lau aingeru militar ginen eskuadran eta, une eder hari zegokionez, oso pozik geunden denok. Gure misioari buru ematera gindoazen, eta ez nolanahi. Semiyazza gure ofizialordeak adierazi zuen bezala:

—Ez zirudien erraza hasiera batean, espiritu sendoarekin etorri baitzen izaki material hau mundura Arroagoian, kanposantu honetatik hirurehun metrora dagoen auzune mineralki, begetalki, goxoan, hain justu ere ezizena emango zion Urtain etxean; baina lortu genuen haren orientazio sena hondatzea eta pausoak norabide okerrean emanaraztea, hala nola Galapago uharteetako dortokek erradiazio atomiko bat jasan ondoren, eta hortxe dago orain garaia baino lehen hilda, azken eraldaketaren abiapuntuan. Izorra dadila.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!