Ausardiak mugitzen du mundua

Erabiltzailearen aurpegia Kristina Martin 2025eko urriaren 15a

Jende andana elkartu da Tolosan Martxelo Otamendiren biografiaren aurkezpen ekitaldira. Txikitako lagunak, euskalgintzako kideak, herrikideak, lankideak, ezagunak... Denak adi-adi egon dira Otamendiren bizipenak, anekdotak eta hausnarketak entzuten.

«Liburu aurkezpen askotan izan naiz, baina gaurkoa bezain jendetsua... Inoiz ez dut horrelakorik ikusi». Garbiñe Ubeda Martxelo Otamendiren biografiaren egilearen hitzak dira. Gaur Tolosan berrehun bat lagun elkartu dira liburuaren aurkezpen ekitaldian. Nabari da tolosar kuttuna dela, euskal herritar kuttuna ere bai. Txikitako lagunak, abentura bidaideak, lan ibilbide luze eta oparoan harekin topo egindakoak, herrikideak, euskalgintzako ordezkariak, lankideak, lankide ohiak, ezagunak... Liburuaren lehen aurkezpena galdu nahi ez zutenek leporaino bete dute Zerkausia. Otamendiren anekdotak, oroitzapenak eta hausnarketak entzutera gerturatu dira, eta ordubete luze egon dira adi-adi entzuten. 

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!