ETB1ek 'Dagoenean Bonbon' saioa estreinatuko du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Urkizu 2025eko irailaren 2a

Armintz Gorrotxategi gozogileak aurkeztuko du 'Dagoenean Bonbon' saioa. MAIALEN ANDRES / FOKU

Hori izango da ETBren euskarazko programa berri bakarra, 'Euskal Herria Hegan'-ekin batera. ETB2 kateak hiru saio berri estreinatuko ditu datozen egunetan.

Euskal Telebistak handitu egingo du gastronomia eskaintza datorren denboraldian. Batetik, ETB1ek Dagoenean Bonbon saioa estreinatuko du bihar, 22:20an. Bertan, Euskal Herriko gozorik esanguratsuenen atzean dauden istorioak emango ditu ezagutzera Armintz Gorrotxategi aurkezle tolosarrak —gozogile sendi ezagun batekoa da—. «Gutizia eta bidaia zaporetsu bati ekingo dio Gorrotxategik», iragarri du ETBk. Jatekoarekin lotutako saio berri gehiago ere izango dira: ETB2 kateak Pintxo Pote saio gastronomikoa estreinatuko du. Saio horretan, Javi Sierra —beste saio batzuk aurkeztu izan ditu gaztelaniazko katean— Euskal Herriko herrietan barna ibiliko da, ikus-entzuleek pintxo poteak egiteko lekuen zerrenda osa dezaten.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!