LABek Haurreskolak partzuergorako lan hitzarmen berria adostu du

Erabiltzailearen aurpegia Irati Urdalleta Lete 2025eko otsailaren 11

Haurreskolak partzuergoko langileen protesta bat, orain bi aste, Bilbon. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU

Etziko eta ostegunerako grebara deituta daude Haurreskolak partzuergoko langileak; LABek ez du bat egingo—gehiengoa dauka—. Hitzarmen berrian, besteak beste, lan zamak arintzea eta soldatak hobetzea jaso dute.

LAB sindikatua eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila ados jarri dira, eta Haurreskolak partzuergoko lan hitzarmen berria izenpetu dute, hamasei urteren ostean. 2026ko abenduaren 31ra arteko iraupena izango du, eta, sindikatuaren eta Hezkuntza Sailaren esanetan, lan baldintzak hobetuko ditu: besteak beste, soldata eta baimenak hobetuko dituzte, eta ratioak eta lanorduak murriztu. LAB sindikatuak gehiengoa du Haurreskolak partzuergoan.

Zenbait greba eta protestaren ostean iritsi da akordioa. Hain zuen, orain bi aste, urtarrilaren 28an eta 29an, bi greba egun egin zituzten Haurreskolak partzuergoan, LABek, Steilasek eta ELAk deituta. Etziko eta ostegunerako ere grebara deituta daude Haurreskolak partzuergoko langileak. Orain, ados jarri direnez, LABek ez ditu babestuko deialdi horiek, eta Hezkuntza Sailak espero du bertan behera geldituko direla.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!