Siemens Gamesak 423 langileri eragingo dien enplegua aldi baterako erregulatzeko espediente bat proposatu du. Euskal Herrian, Asteasuko eta Zamudioko lantegietan izango luke eragina. Enpresak eta sindikatuek atzo hitzartu zuten aurreakordioa, eta langileen batzarretan eztabaidatu eta bozkatuko dute orain neurria. Espedientea urte eta erdi egongo da indarrean; halere, malgutasuna izatea espero da. Gehienez ere beste sei hilabete luzatu ahalko da.
Azaroan eman zuen enpresak zenbakien berri, eta diru kontuak hobetzen ari den arren, oraindik ere krisi egoeran da Siemens Gamesa. 2025erako 1.300 milioi euroren galerak aurreikusi zituen. Ondorioz, gastuak murrizte aldera, jakina zen enpresak langileak kaleratzeko asmoa zuela. Irailean hasi ziren sindikatuen eta enpresaren arteko negoziazioak.
Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.