Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024

Oihana Iguaranek irabazi du azken finalaurrekoa

Erabiltzailearen aurpegia Hodei Iruretagoiena 2024ko abenduaren 2a

Arrasateko saioan aritu diren bertsolariak eta gai jartzailea. BERTSOZALE ELKARTEA

 Arrasaten jokatu zuten, atzo, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa, eta erabakita geratu da finala. Iguaran ez ezik, Andoni Rekondo ere pasatu zen atzoko saiotik, puntuazioz. 

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak egin du azkenaurreko pausoa, Arrasaten. Duela 50 urte sortu zuten Leintz bailaran Gipuzkoako lehen bertso eskola, eta urteurrena gogoan, Eskoriatzan hasi eta Arrasateko azken finalaurrekora arteko bidea egin du aurten txapelketak. Hutsik gabe, baina behetik gora eginda, Oihana Iguaranek irabazi zuen igandeko saioa, eta, hurrenez hurren, Andoni Rekondo Izagirre, Maider Arregi Markuleta, Agin Laburu Rezola, Eñaut Martikorena Lizaso eta Iñigo Mantzizidor Larrañaga Mantxi geratu ziren haren atzetik. Illunben (Donostia) izango du azken geltokia txapelketak, abenduaren 14an.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!