UEMAko hautetsiak Konstituzionalaren sententziaren aurka batu dira: «Nahikoa da»

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Iraola 2023ko uztailaren 7a

UEMAko hautetsiak Konstituzionalaren sententziaren aurka batu dira: «Nahikoa da».

Espainiako auzitegiaren ebazpena «kolpe handia» izan dela gogoratu dute, eta onartu ezin den «atzerakada» bat ekar dezakeela; «erantzuna» ezinbestekoa dela uste dute.

Agerraldi jendetsua egin dute gaur UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko hautetsiek Usurbilen (Gipuzkoa), eta tartean izan dira eskualdeko hainbat udal ordezkari. Udalerri askotako ordezkariak elkartu dira, eta agiri bat irakurri dute Espainiako Auzitegi Konstituzionalak udalei euskara hutsez funtzionatzeko bidea ezeztatu dien sententzia salatzeko. Udal legearen artikulu batek zehazten du zehazki euskarazko funtzionamendu hori; agiriak euskaraz bakarrik egiteko irizpideak zehazten ditu, eta horren kontrakoa izan da epaia. «Nahikoa da. Nahikoa dela esatera etorri gara gaur UEMAko ordezkariok», esan dute. Mankomunitateko lehendakari Iraitz Lazkanok irakurri du agiria. Txalo zaparrada handi batekin amaitu dute.

Azaldu dute udal legearen 6.2 artikuluak ez duela deus okerrik. «Arau horrek aukera ematen die udalei erakunde barruko idatzizko dokumentuak erabat euskaraz egiteko, betiere hizkuntza eskubideak urratu gabe», esan dute. «Hizkuntza eskubideak UEMAko udaletan errespetatzen dira gehien». Gainera, gogoratu dute artikulu hori «udal barruko» dokumentuei buruz ari dela. «Ez gara ari herritarrekiko harremanei buruz».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!