Auzitegi Konstituzionalak ezeztatu egin du udalek euskara hutsez jardutea

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Iraola 2023ko uztailaren 6a

Euskararen aurkako ebazpenen kontrako protestetako bat, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU

Ebatzi du EAEko udal legeak hizkuntzaren gainean emandako hainbat irizpidek «bidegabeki» urratzen dutela «oreka linguistikoa». Idatzizko agiriei buruzkoa da.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ezeztatu egin du Euskal Autonomia Erkidegoko udal legeak udalei euskara hutsean jarduteko ematen dien modua; uste du «era bidegabean» urratzen duela horrek «oreka linguistikoa». Kritikatu egin du euskararen «aldeko» hautua, hizkuntza eskubideen kontrakoa dela argudiatuta. Sententziaren arabera, zera da onartu ezin dena: gaztelania erabili ahal izateko, argudiatu behar izatea norbaitek ez dakiela euskaraz. Hori da Konstituzioa urratzen duena eta, beraz, kontrako epaiaren arrazoibide nagusia.

Jarraitu Irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!