Elkarrizketa

«Eromena eraikuntza sozial bat da»

Erabiltzailearen aurpegia Ane Insausti Barandiaran 2023ko maiatzaren 23a

Argazkia: Jon Urbe / FOKU

Eromenaren eta normaltasunaren arteko muga ez da existitzen, Amaiur Luluagaren ustez. Dikotomia horren gainean hausnartzen eta dantzatzen du 'Bailar la locura' izeneko dokumentalean.

Esperientzia psikiatrikoak izandako hiru emakumeren esperientziak entzun ondoren, hiru dantzarik J-Aho! ikuskizuna nola sortzen duten kontatzen du Bailar la locura (Eromena dantzatzea) dokumentalak. Dantzari horietako bat da Amaiur Luluaga (Anoeta, Gipuzkoa, 1992). Tabuak albo batera utzi, eta ikusleak eromenaz hausnartzea du xede.

Nola dantzatzen da eromena?

Hori da dokumentalean agertzen diren galderetako bat. Nola dantzatzen den eromena? Bada, oraindik ez dakit erantzuten. Nik uste normaltasunarekin lotua dagoela, bakoitzaren normaltasunaren eta erotasunaren dikotomia horrekin.

Izan ere, zer da eromena?

Erantzun horren bila hasi ginen dokumentalean. Non dago erotasunaren eta normaltasunaren arteko muga? Dokumentala grabatu eta hiru neska horiekin batera esperientzia bizi eta gero, konturatu ginen muga hori ez dela existitzen; besterik gabe, eraikuntza sozial bat dela, gizartea sailkatzeko egin den etiketa bat.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Erlazionatuak

Eromenaren muga lausoak dantzatuz

Jon Miranda Labaien 2023 mai 05 Anoeta

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!