Vingegaard nagusi Hikako horman

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Mujika Telleria 2023ko apirilaren 5a

Azken 300 metroetan sua piztu du Vingegaarden erasoak, eta beste faboritoek ezin izan dute harrapatu. Mikel Landa bigarren izan da, bi segundora.

Faborito nagusia gailendu da Amasa-Villabonan (Gipuzkoa). Jonas Vingegaardek (Jumbo-Visma) irabazi du Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapan. Etaparen lehen erdia lasaia bazen ere, mendate motzak eta lehergarriak zituzten bigarren erdian. Azken 16 kilometroetan %10 inguruko zenbait aldapari egin behar izan diete aurre, eta Hikako horman, %26ko aldapa pikoan, piztu du sua danimarkarrak. Beste hainbat txirrindularik kostata eutsi dute bizikleta gainean azken hirurehun metroetan, baina Frantziako Tourreko azken garaileak erakustaldia eman zuen. Mikel Landa (Bahrain) eta Enric Mas (Movistar) izan ditu atzetik; bi segundora helmugaratu dira.

Etapa hasi eta berehala hartu diote aurre tropelari Simon Geschkek (Cofidis), Pierre Latourrek (TotalEnergies) eta Georg Zimmermannek (Intermarche). Hogeitahamar segunduko tartea zabaldu dute, eta lanean jarri dira ProTeam mailako taldeak; besteak beste, Euskaltel edo Kern Pharma. Helburu nagusia ihesaldietan sartzea dute talde horiek, eta helburua lortu ezinda, tropelaren buruan jarri dira. Hala ere, ez dira aldea murrizteko gai izan, eta amore eman behar izan dute azkenean. Kolpe gogorra izan da haientzat, baina argi gelditu da lehia gogortzen denean World Tourreko txirrindularien gaitasuna bestelakoa dela.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!