«Emozio puntu bat nuen, zer izango ote zen jakiteko»

Erabiltzailearen aurpegia Isabel Jaurena 2022ko azaroaren 15a

Zazpi urte daramatza Leire Malkorrak Aranzadirekin lanean, baina 'Irulegiko eskua' delakoa izan da orain arte egin duen aurkikuntzarik garrantzitsuena.

Leire Malkorrak (Tolosa, 1988) biziki maite du historia. Hainbertze, ezen arkitektura ikasi duen arren, Aranzadiko indusketetan buru-belarri lanean zazpi urte daramatza. Malkorrak oraindik sinetsi ezin badu ere, Irulegiko eskua ukitu zuten lehenbiziko eskuak izan ziren bereak.

Arkitektoa zara ofizioz, baina arkeologo gisa ere lan egiten duzu. Zergatik?

Nik ikasketak arkeologiakoak egin nituen, baina bizitza guztian gustatu izan zaizkit bai historia eta baita arkeologia ere. Beti nuen jakin-min hori, eta karrera bukatu nuenean erabaki nuen apuntatzea Aranzadiko indusketa arkeologikoetara boluntario gisa. 2015ean joan nintzen Amaiurrera lehenengo aldiz, eta urtero-urtero jarraitu dut horretan.

Irulegiko eskuaz gain, zein bertze objektu aurkitu dituzu indusketetan?

Egia esan, horrelako aurkikuntzarik ez dut inoiz egin, suertea izan dut. Bestela, indusketetan, normalean ateratzen diren aurkikuntzak izaten dira pixka bat testuinguru horretako materialak. Amaiurren ateratzen ziren bezala erasoren baten materialak, hemen [Irulegi mendian, Nafarroan] etxe baten material asko ateratzen zaigu.

Jarraitu irakurtzen hemen.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!