Unai Lasok jokatu egingo du larunbatean Jokin Altunaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Julen Etxeberria 2022ko maiatzaren 10a

Lau eta erdiko finalean elkarren aurka jokatu zuten Altunak eta Lasok. Orduan amezketarra gailendu zen.

Baikoko aurrelariari sendatu egin zaio eskuin sorbaldan zuen lesioa, eta buruz buruko finalerdia jokatuko du larunbatean, Bilbon.

Unai Lasok jokatu egingo du Jokin Altunaren aurkako Buruz Buruko Txapelketako lehen finalerdia, larunbatean, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan (17:15, ETB1). Lasori sendatu egin zaio eskuin sorbaldan zuen lesioa. Horregatik egin zion uko final-laurdenetako ligaxkako azken partida jokatzeari: Beñat Rezustaren aurka zen aritzekoa, joan den ostiralean, Baños de Rio Tobian (Espainia). Ezer gutxi zegoen jokoan neurketa horretan, Lasok ziurtatuta baitzuen B multzoko lehen postua, eta Rezustak jada ez baitzuen aukerarik finalerdietarako sailkatzeko.

Baikoko aurrelariak proba egin du gaur goizean Miribillan, pilota aukeraketaren aurretik, eta proba balekoa izan da.

Jarraitu Berria-n irakurtzen

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!