'Maixabel' filmeko aktoreek hiru Goya sari jaso dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Paulo Ostolaza 2022ko otsailaren 13a

Maria Cerezuela atzo, Valentzian, ezusteko emakumezko aktore onenaren sariarekin. Biel AliƱo / EFE / BERRA.EUS

Filmean parte hartu duten Urko Olazabal eta Maria Cerezuela euskal aktoreak izan dira sarituak. 

Maria Cerezuela ezusteko emakumezko aktorerik onena, Urko Olazabal taldeko aktorerik onena, Blanca Portillo emakumezko aktorerik onena. Hiru sari horiek jaso ditu bart Iciar Bollainen Maixabel filmak, Goya sarietan. Aurtengoan ohikoaren itxura handiagoa izan du sari banaketak, eta Valentzian (Herrialde Katalanak) izan zen, besteak beste, Maixabel Lasa bera ere.

Cerezuela eta Olazabal, ordea, ez dira izan sariren bat jaso duten euskal herritara bakarrak: Kiko de la Ricak jaso du argazki zuzendari onenaren saria, Mediterraneo filmean egindako lanagatik. Bilbotarrak sari hori jaso duen bigarren aldia da.

Hogei saritik hiru eskuratu ditu Maixabel-ek (hamalau sailetan zegoen izendatuta), sari gehien jaso dituenak baino hiru gutxiago: Fernando Leon de Aranoaren El Buen Patron izan da ekitaldiko protagonista nagusia.

Maixabel-en egindako lanagatik saritu dituzten hiru aktoreek hartu dute hitza saria jaso ostean. Cerezuela izan da oholtzara igotzen lehenengoa, eta, besteak beste, Maria Jauregiri eskeini dio garaikurra. Gasteiztarrak haren papera egiten du filmean: «Hau beragatik eta beretzat da», esan du. Gehitu du filma «erabat beharrezkoa» dela, eta berari bizitza aldatu diola.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!