Pili Zabala legebiltzarrera itzuli da bost hilabeteren ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2018ko otsailaren 1a

Osasun kontuengatik legebiltzarrera joan gabe egon da bost hilabete inguruan, eta gaur itzuli da. Txaloka hartu dute legebiltzarkideek.

Hemizikloan hutsik egon den eserlekuan eseri da gaur, berriz ere, Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea. Lehendakarigai izan zen, eta legebiltzarkide izan ostean eman zioten gaixotasunagatiko baimena.

Zabala legebiltzarretik kanpo egon den bitartean 74 legebiltzarkide egon dira lanean, eta Ahal Dugu-k bat galtzeak, indar harremanak orekatzea ekarri zuen. Eusko Jaurlaritza osatzen duten EAJ eta PSEk 37 ordezkari dituzte legebiltzarrean, eta bost hilabete horietan, beste hainbeste izan dituzte gainerako indar politikoek ere. Gaurtik aurrera, berriz ere, bat gehiago dira gainerakoak.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!