Santio finalen laburpena

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2023ko abuztuaren 3a

Igandean hiru final ikusteko aukera izan zen Villabonako udal pilotalekuan: Santio festen barruko paleta gomaz binaka eta emakumeen 1. maila eskuz binaka; eta XI Antton Pebet memorialaren barruan, gizonezkoak eskuz binaka. Final horietako irudiekin osatutako laburpen bideoa ikusteko aukera dago hemen.

EMAITZAK

  • PALETA GOMAZ BINAKA
    • Luixa IV-Otaegi 25
    • Ayerza-Luixa III 15
  • ESKUZ BINAKA EMAKUMEAK 1. MAILA
    • Larrarte-Gaminde 22
    • Garai-Erasun 10
  • ESKUZ BINAKA GIZONEZKOAK - XI. ANTTON PEBET MEMORIALA
    • Murua (Soraluze)-Irazustabarrena (Intxurre) 22
    • Arteaga (Behar Zana)- Loza (Barberito) 14

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!