Igandea, urriak 21: Partida 10:45ean Anoetan. Gu beti bezala ordubete lehenago kiroldegian gelditu ginen, baina, inoiz sentitu al duzue izarek harrapatzen zaituzteneko sentipena? Ba horixe bera izan nuen nik, begiak itxi-ireki eta bat-batean 09:30ak. Kaka! Lehenengotik berandu.
Hala baina iritsi zen partida, aurrean talde zaila genuen eta gainera gu zazpi jokalari besterik ez, bi aldaketa soilik aulkian, gogorra izango zela zirudien. Gure harridurarako nor-nor bazen harmailetan, gehiegirik ez hala ere.
Partidari dagokionez, ahal genuena egin genuen, txukun aritu ginen eta dena eman genuenez harro egon gaitezke behintzat!