Santio Jaiak 2016

Haur eta gaztetxoak, fin eta trebe

Erabiltzailearen aurpegia Ane Urkola Agirrezabala 2016ko uzt. 26a, 13:34

Aurrera doaz Villabonako festak. Goizean haur eta gaztetxoek beren abileziak erakusteko aukera izan dute. Arratsaldean, haur parkea, gazte jokuak eta sagardo dastaketa izango dira, besteak beste.

9:00etan Diana izan da herriko kaleetan, dultzaineroak alaituta. 11:00etan, patata tortila lehiaketa egin dute Txermingo ikastolan. 11-17 urte arteko 40 bat haurrek hartu dute parte. Bost eta seiko taldeak osatu dituzte, eta tortila egiteko osagai eta tresna guztiak hartuta, sukaldari bihurtu dira egun batez.

11:30etan, berriz, marrazki lehiaketa izan da haurrentzat Oria Merkatari Elkarteak antolatuta. Beldura Plaza haurrez bete da, eta beren artista kutsua ateratzeko aukera izan dute. Lanak bukatuta, buruhandien aurretik korrika ibili dira haurrak, erraldoien eta ipotxen kalejiran.

Honako egitaraua antolatu dute arratsalderako:

17:00: Haur parkea, Arroan.

19:30: Txekor jatea eta sagardo dastaketa, Zunbeltz elkartearen eskutik, Txermingo ikastolan.

23:00: Dantzaldia, Joselu Anaiak taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!