'Bata zu eta bestea ni' irri-antzerkia (Inaxio Begiristain) (Alegia, 2022-12-02) (1,28')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2026ko otsailaren 26a

2022ko irailean ehun urte bete ziren Inaxio Begiristain Albisu idazle, txistu egile, euskal antzerkigile eta euskaltzalea jaio zela. Batez ere antzerkiaren alorrean nabarmendu zen Inaxio. Alegian eta inguruko herrietan antzerki taldeak sortzearen aldeko lana egin zuen eta obra ugari idatzi zuen.

1983ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketaren 1. edizioa  izan zen eta bertara aurkeztu zen “Bata zu eta bestea ni” antzezlanarekin eta antzerki egokienaren saria jaso zuen. Alegiako Intxurre Elkarteak ere 50 urte egin zituen 2022an eta horren harira sortu zen antzezlan bera taularatzeko ideia Inaxio Begiristainen omenez. Hamaika pertsona elkartu ziren aktore lanak egiteko, eta zuzendari lanak May Gorostiaga tolosarrak egin zituen. Orain bideoz ikusteko aukera paregabea daukazu. Gozatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!