Amezketan, berriz, talai dantza berreskuratu zeneko 50. urtea izaki, 80 bat laguneko kuadrilla galanta, lehenago ibilitakoak eta oraingoak, elkartu da herri-sarreran. Handik plaza aldera egin dute geldiuneak eginez eta talai dantza dantzatuz eta makilak astinduz. Herriko seme Koldo Saralegi gogoan izan dute, duela 5 urte joana eta talai dantza berreskuratzen lan handia egin zuena.