Bertso bazkaria Larraitzen (2) (Abaltzisketa, 2024-06-21) (48'20'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko ekainaren 30a

Bertso bazkaria antolatu du Jai Batzordeak Abaltzisketako San Joanetako jaiei hasiera emateko. Larraizko Ñañarri jatetxean 120 bazkaldar elkartu dira Gorritiko Julio Soto eta Iker Zubeldia zegamarraren bertsoez gozatzeko.

Zortziko handian ekin diote bigarren saioari, aurrean dutenari eta elkarri kantatuz. Segidan zortziko txikian hasi dira eta bizi-bizi joan da herriko pilotariak, korrika apustua eta abar aipatuz. Doinuz aldatu eta berdin jarraitu dute beren trebezi eta ateraldiekin. Azken agurren aurretik puntukako saio bizia ikusteko aukera izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!