Bertso bazkaria Larraitzen (1) (Abaltzisketa, 2024-06-21) (46'20'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko ekainaren 28a

Bertso bazkaria antolatu du Jai Batzordeak Abaltzisketako San Joanetako jaiei hasiera emateko. Larraizko Ñañarri jatetxean 120 bazkaldar elkartu dira estu antzean Zubeldia bertsolariak aipatu bezela. Berarekin batera Julio Soto gorritiarra aritu da. Seiak jota ekin diote bertso jardunari.

Bi saio egin dituzte eta entzuleak gozatu ederra hartu du bertsolarien trebezia eta ateraldiekin. Lehen saioko bideoa duzu eskuartean. Bertsolariek zuten tokia okupatuta zegoela ikusirik, horren inguruan hasi dira bertsotan zortziko handian, jendeari lehen algarak sortaraziz. Saioa erritmoa hartzen joan da. Alde batetik, elkar adar jotzen hasi dira, tarteka, aurrean duten jendeari kantatuz, zortziko txikian. Puntuka egin dute lehen zatiko azken minutuetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!