Txerri festako bertsoak (2) (Abaltzisketa, 2023-12-16) (24'45'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko ekainaren 20a

Dozenaka herritar elkartu dira udaletxearen arkupeetan, txerrikiak dastatzeko. Izan ere denetik jarri dute arkupeetan atondutako mahaietan: txorizoa, hirugiharra, odolkia eta abar.

Txerriak dena baitu aprobetxatzeko. Hotzari muzin eginez, giro ederra sortu da bertaratu direnen artean. Eta nola ez, bertsolariak ezin ziren falta festari txinparta ateratzeko. Ardura hori Julio Soto eta Iker Zubeldiarengan egon da. Eta lortu dute: aurrean zegoenari kantatu diote eta elkar mokoka ere jardun dute. Bigarren bideoan entzungai dauden bertsoak herriko ostatuaren aurrean kantatutakoak dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!