Txerri festako bertsoak (1) (Abaltzisketa, 2023-12-16) (27'04'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko ekainaren 20a

Dozenaka herritar elkartu dira udaletxearen edo ostatuaren arkupeetan, txerrikiak dastatzeko.

Izan ere denetik jarri dute arkupeetan atondutako mahaietan: txorizoa, hirugiharra, odolkia eta abar. Txerriak dena baitu aprobetxatzeko. Hotzari muzin eginez, giro ederra sortu da bertaratu direnen artean. Eta nola ez, bertsolariak ezin ziren falta festari txinparta ateratzeko. Ardura hori Julio Soto eta Iker Zubeldiarengan egon da. Eta lortu dute: aurrean zegoenari kantatu diote eta elkar mokoka ere jardun dute. Hasiera, arkupeetan bertan eman diote. Horko bertsoak dira entzungo dituzunak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!