Bertso saioa (3) (Larraul, 2023-08-06) (29'54'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko martxoaren 22a

Bertso saio bikaina antolatu dute Larraulen, San Esteban jaien karietara. Egun oso sargoria egokitu da baina, hala ere, ongi erantzun du bertsozaleak. Lau bertsolari izan dira oholtza gainean, Igotz Alkorta gai-jartzailearen gidaritzapean: Unai Mendizabal ‘Mendi’, Iker Zubeldia, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran.

11) Jolasa proposatu die Igotzek laurei kopletan egiteko, pistak emanez. 12) Maialen Larraulgo eko-museoko langilea da. Askotan jaso ohi ditu pertsonen deiak holako edo halako tresna eskainiz. Beste hiru bertsolariren deiak jaso ditu. Zer ote dute museoari emateko? 13) ‘Mendi’-ri umeak ez zaizkio batere gustatzen. Oihanak etortzeko eta etortzeko esan dio. Bazkal ondoren 2 ume ditu ‘Mendi’-k inguruan, Oihana trago bat hartzen ari den artean. 14) Iker eta Maialen puntuka. 15) Bertsolarien azken agurra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!