Bertso saioa (2) (Larraul, 2023-08-06) (29'55'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko mar. 20a, 17:42

Bertso saio bikaina antolatu dute Larraulen, San Esteban jaien karietara. Egun oso sargoria egokitu da baina, hala ere, ongi erantzun du bertsozaleak. Lau bertsolari izan dira oholtza gainean, Igotz Alkorta gai-jartzailearen gidaritzapean: Unai Mendizabal ‘Mendi’, Iker Zubeldia, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran.

5) Oihana neska trans baten ama da. Pentsamolde mingarri ugari entzuten ditu. 6) Unai estresak harrapatuta bizi da, eta azkenean, ohartu da patxadarik ez duela. Maialenek, bere izebak, artalde bat du eta harengana joatea erabaki du bi astez, gailurik gabe. 7) Oihana duela pare bat urte jubilatu zen eta oso pozik bizi izan da orain arte. Iker, senarra, orain jubilatu da eta txakur txiki bat bezala egun guztian Oihanaren atzetik dabilki. 8) Iker Zegamako alkatea da. Igotzek hainbat puntu ipini dizkio. 9) Maialen bere ama Oihana dutxatzen hastera doa lehen aldiz. 10) Unai baserritarra da. Azken behia eramana izan da eta Unai ukuilu hutsari begira dago. Bertsoaldi hauek ikusi eta entzun ahal izango dituzu bigarren honetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!