Bertso saioa (2) (Altzo, 2023-07-30) (32'25'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko otsailaren 19a

Beste urte batez, bertso saio ederra antolatu du Jai Batzordeak Herri Jaien baitan. Sei bertsolari plazaratu dira Pello Olano gai-jartzailearen esanetara: Aner Peritz, Maialen Akizu, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Anjel Mari Peñagarikano ‘Peña’.

Aurrera doa bertsolarien jarduna. 1) Peritz eta Peña: gastronomia izango omen da ETBko plater nagusia. 2) Maialen Akizu. Liburudenda bat du baina ixtera behartuta aurkitu da. 3) Nekatuta baina aldameneko herrira joan dira parrandara Lujanbio, Arzallus eta Peña. 4) Ibarzabal gurasoen etxea utzi eta bakarrik bizitzen jarri den gaztea da. Amak esan zion lore bat eramateko berarekin eta ongi zaintzeko. 5) Peritzek Akizu eta Ibarzabal gonbidatu zituen bertso udalekura joateko, esperientzia izugarria zela-eta. 6) Maialen Lujanbio. Pasa berri dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Nola bizi izan dituzu? Honeraino bigarren bideoak eman duena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!