Bertso saioa (1) (Altzo, 2023-07-30) (37'37'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko otsailaren 19a

Beste urte batez, bertso saio ederra antolatu du Jai Batzordeak Herri Jaien baitan. Sei bertsolari plazaratu dira Pello Olano gai-jartzailearen esanetara: Aner Peritz, Maialen Akizu, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Anjel Mari Peñagarikano ‘Peña’.

Derrigorrezko agurraren ostean ekin diete ofizio-lanei. 1) Akizuk dena planifikatutako bizimodua darama; Peñak, ordea, egunerokoari begiratzen dio. 2) Adinean aurrera doazen bi lagun dira. Gurpildun aulkia estrenatu berriak dira. Lujanbiok tristeziaz eta etsipenez hartu du erabakia; Ibarzabalek, ordea, aurpegi alaiz hartu du lagun berria. 3) Aner eta Amets. Euskal Herrian kulturatik bizi direnak gehiago dira artista ez direnak artistak baino. Zer deritzozue? 4) Seientzat gaia: sei puntukoa edo gehiagoko bertso bana. “Agur patata, kaixo pepino” slogana. Nori edo zeri esango diozu ‘agur’ eta ‘kaixo’. Hau da aurreneko bideo honetan ikusi eta entzungo duzuna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!