Euskadiko Harri Handien Txapelketa (2) (Asteasu, 2023-12-16) (26'56'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2023ko abenduaren 23a

Urdax Magunazelaia abadiñarrak, nagusitasun osoz, irabazi du Asteasun jokatu den Euskadiko Harri Handien Txapelketa. Faborito argi bat zegoen, Urdax Magunazelaia. Sekulako erakustaldia egin du, eta marka berria ezarri du, 10.150 kilo jasoaz. Lau harri izan dituzte jokoan: 200 kiloko laukizuzena, 175 kiloko zilindroa edo kopa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola. Jasoaldi gehien eman ditu harri guztiekin, bigarren sailkatuari ia 4.000 kiloko tarte handia ateraz.

Zazpi harri-jasotzaile plazaratu dira guztira. Magunazelaiaz gain, bertan izan dira Gari Garmendia eta Xabier Aranburu Guzta izaldarrak, Jon Unanue azkoitiarra, Urizaharreko Julen Diaz, Aimar Galarraga Oriokoa eta Sergio Mielgo madrildarra. Bigarren bideo honetan, 150 kiloko kubikoarekin eta 125 kiloko bolarekin egin duten lana duzu ikusgai. Eta amaieran, sari banaketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!