Euskadiko Harri Handien Txapelketa (1) (Asteasu, 2023-12-16) (27'12'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2023ko abenduaren 22a

Urdax Magunazelaia abadiñarrak, nagusitasun osoz, irabazi du Asteasun jokatu den Euskadiko Harri Handien Txapelketa. Faborito argi bat zegoen, Urdax Magunazelaia. Sekulako erakustaldia egin du, eta marka berria ezarri du, 10.150 kilo jasoaz. Lau harri izan dituzte jokoan: 200 kiloko laukizuzena, 175 kiloko zilindroa edo kopa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola. Jasoaldi gehien eman ditu harri guztiekin, bigarren sailkatuari tarte handia ateraz.

Zazpi harri-jasotzaile plazaratu dira guztira. Magunazelaiaz gain, bertan izan dira Gari Garmendia eta Xabier Aranburu Guzta izaldarrak, Jon Unanue azkoitiarra, Urizaharreko Julen Diaz, Aimar Galarraga Oriokoa eta Sergio Mielgo madrildarra. Lehen bideo honetan, 200 kiloko laukizuzenarekin eta 175 kiloko zilindro edo koparekin egin duten lana duzu ikusgai. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!