Pernando Amezketarraren Eguna -2 (Amezketa, 2023-12-02) (34'25'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2023ko abenduaren 24a

Pernando Amezketarra hil zela 200 urte bete dira joan den uztailean eta horren harira, Pernando Amezketarra Eguna ospatu dute bere herrian. Berrehun urte igaro badira ere, oso presente dago bertsolari eta zirtolari ezaguna nonahi eta Amezketan batik bat.

Bigarren bideo honetan, eta talo-jana egin ondoren, Pernando Amezketarraren bertsoak kantatu ditu jendeak, Bixente Gorostidi eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak gidari izanik. Segidan, elkar zirika jardun dute bertsolariek Pernando ahoan hartuta. Eta amaitzeko, pare bana bertso bota dituzte Pernandoren omenez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!