Pernando Amezketarraren Eguna -1 (Amezketa, 2023-12-02) (47'12'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2023ko abenduaren 20a

Pernando Amezketarra hil zela 200 urte bete dira joan den uztailean eta horren harira, Pernando Amezketarra Eguna ospatu dute bere herrian. Berrehun urte igaro badira ere, oso presente dago bertsolari eta zirtolari ezaguna nonahi eta Amezketan batik bat. 

Ibilbidea egin da herrian barrena eta bidean zehar azalpenak eta antzerki esketxak izan dira: txingurrien hanka-hotsak, Pitxita eta bere burua errekara bota. Antzerkiaz gainera, bertsotan aritu dira Bixente Gorostidi herritarra eta Anjel Mari Peñagarikano Pernandoren omenez. Mikel Arteaga alkateak transmisioaren garrantzia ekarri du gogora, eta jarraian, garaiko erretorea eta meza-laguntzailea agertu dira balkoian. Antzerki esketx baten bidez jarri diote izen berria kultur etxeari: Pernando Amezketarra Kultur Etxea. Hori guztia lehen bideo honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!