Altzoko jaiak 2022

Bertso saioa (2) (Altzo, 2022-07-31) (36'51'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko abuztuaren 7a

Bertso saioa izan da Altzon, herri-jaien baitan. Pello Olano jardun da gai-jartzaile lanetan eta bere esanetara aritu dira Sustrai Colina, Alaia Martin, Andoni Egaña, Saioa Alkaiza, Maialen Lujanbio eta Unai Agirre.

Bigarren bideo honetan, honako gaien inguruan kantatu dute bertsolariek:

  1. Sustrai baserritarra herriko ostatuan aurkitzen da. Bisitari batzuk sartu dira eta Altzoren edertasunaz ari dira.
  2. Unai eta Alaia pisu berean bizi diren ikasleak dira. Ikasturtea amaitu da eta gaur hurbildu da jabea, Maialen, pisua ikuskatzera.
  3. Emakume beltz euskalduna da Saioa. Egunero jasaten du diskriminazioa bere azalaren kolorea dela-eta. Gainera, gazteleraz egiten diote.
  4. Sustrai eta Saioa bart ezagutu eta maitemindu dira. Tatuaje bana egitea erabaki dute, bestearen izena ipiniz. Andoni da tatuajegilea.
  5. Nolako zahartzaroa nahiko luke Maialenek?
  6. Andoniren oinetakoak dira beste bostak: Sustrai, txapinak; Alaia, korrikarako zapatilak; Saioa, mendiko botak; Maialen, sandaliak; Unai, txarolezko zapatak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!