Altzoko jaiak 2022

Bertso saioa (1) (Altzo, 2022-07-31) (38'53'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko abuztuaren 4a

Bertso saio aparta antolatu dute Altzon herri jaien karietara. Bertan izan dira Sustrai Colina, Alaia Martin, Andoni Egaña, Saioa Alkaiza, Maialen Lujanbio eta Unai Agirre, Pello Olano gai-jartzailearen gidaritzapean. Gainera, estreinaldia izan da berarentzat, Manu Olanori txanda hartuz.

Hurrengo ofizio hauek ikus-entzun daitezke lehen bideo honetan:

  1. Egaña eta Alkaiza. Egaña San Fermin zale amorratua da eta Alkaiza, berriz, urrundu egin ohi da zurrunbilo horretatik.
  2. Sustrai eta Unai. Eraso matxistak ere egon ohi dira festetan. Unai, aita eta Sustrai, semea.
  3. Alaia eta Maialen. Sagardoa dastaketa izan zen atzo herrian. Basoa eta kopa, nork izan ote zuen estimazio gehien?
  4. Denak. Bertso bana bota behar dute, 6 puntu edo gehiagokoa izatea baldintza. Nolako bilakaera izango du bertsolaritzak bi mila eta berrogeian?
  5. Alaia eta Saioa. Armairu berean dauden bi soineko dira. Alaia sarritan irteten da kalera. Saioak, berriz, denbora darama armairutik irten gabe.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!