'Esanezin' kontzertuan (2) (Altzo, 2021-12-18) (23'47'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko urtarrilaren 2a

Urtero antolatu ohi dute Altzon, Olentzerotan Jakin-Minez kultur egitasmoa, eta horren baitan kontzertua eman du ‘Esanezin’-ek. Esanezin Ianire Aranzaberen (Altzagarate, 1999) musika-proiektua da. Oriol Flores (Bartzelona, ​​1979) musikari eta bateria-jolearen laguntzarekin eman ditu lehen urratsak, freskotasuna eta esperientzia uztartuz.

Altzagarateko gaztea hasiberria da musika-eszenan (2019an eman zituen lehen pausoak). Aurtengo udaberrian kaleratu du ‘Aireratzen’ bere lehen diska, zazpi kanta jasotzen dituena pop estiloan. Hitzak bereak dira. Musikan, berriz, batzuk bereak dira eta beste batzuk, Oriol Flores-enak. Beste bost kanta datoz bigarren bideo honetan, bi bertsio eta bere uztakoak, hiru.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!